Madrilgo Diputatuen Kongresuan gertatu bezala, EHBildu nagusitu da baita Senaturako hauteskundeetan ere. Bozken ia %40 jaso dute koalizioak aurkezturiko hiru hautagaiek. Usurbildarren %21-24 arteko babesa jaso dute Ahal Duguko hautagaiek. %19 ingurukoa EAJ-koek. Dezente atzerago geratu dira PSE-EE bozken %8 inguru jasota edota PP (%3-4). Abstentzioak Kongresukoa hamarren batzuetan gainditu du. Kongresuko emaitzetan, %35,56eko abstentzioa izan da. Senatuan %35,94koa. Abenduaren 20ko datuen alderatuta, 4 puntu igo da bozka eman gabe geratu direnen kopurua; %31,45etik %35,94ra.
Errolda 4.677.
Bozkak: 2.995 (%64,06).
Abstentzioa: 1.681 (%35,94).
Baliogabeak: 70 (% 2,34).
Zuriak: 41 (%1,40).
2016/06/26: Senatuko emaitzak
EHBildu
Alberto Unamunzaga Osoro: 1.169 (%39,95)
Maite Sarasua Letamendia: 1.151 (%39,34)
Joanes Rodriguez Soraluze: 1.125 (%38,45)
Ahal Dugu-IU-Equo
Josetxo Arrieta Arrieta: 706 (%24,13)
Pilar Garrido Gutierrez: 667 (%22,80)
Julen Bollain Arrieta: 637 (%21,77)
EAJ-PNV
Maria Eugenia Iparragirre Bemposta: 577 (%19,72)
Imanol Kerejeta Aierdi: 563 (%19,24)
Victoriano Gallastegi Altube: 559 (%19,10)
PSE-EE
Arrase Gallastegui Oiarzabal: 247 (%8,44)
Lucio Hernando Albistegui: 238 (%8,13)
Maria Luisa del Pilar Garcia Gurruchaga: 236 (%8,07)
PP
Juana de Bengoechea Estrade: 121 (%4,14)
Jacobo Caparros Ruiperez: 120 (%4,10)
Manuel Palacio de Ugarte: 116 (%3,96)
C´s
Jonathan Calvo Rueda: 53 (%1,81)
Beatriz Olaizola Perez: 46 (%1,57)
Francisco Jose Fuentes Bustos: 44 (%1,50)
PACMA
Maria del Pilar Nachon Cifuentes: 28 (%0,96)
Irene Azkarate Lopez: 24 (%0,82)
Jose Luis Triviño Ayala: 20 (%0,68)
Recortes Cero-Grupo Verde
Roberto Gomez Egido: 15 (%0,51)
PCPE
Jakes Iñarra Lasagabaster: 5 (%0,17)
P-LIB
Juan Jose Martis Bretal: 4 (%0,14)