Aginagako San Praixkuak prestatzeko bilera asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 27a, 04:40

Inguru hurbileneko Jai Batzordeak lan betean dira asteotan; Kalezarkoek amaitu berri dituzte jaiak, Usurbilgoa, festen atarian da. Besteak, Zubieta, Urdaiaga, Santuenea, Atxegalde eta Aginagakoak, antolaketa lanak bideratzen hasiak dira. San Praixkuetakoa tartean. Asteazken honetarako, ekainaren 29rako bilera deitu dute arratsaldeko 20:00etan frontoi txikian. "Guztion artean egindako jaiak izan daitezen, herritar guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera zein iritzi eta proposamenak ematera", adierazi dute. Urriaren 4a, San Praixku Eguna, asteartez egokituko da aurten. Egun horren bueltan ospatuko dira Aginagako jaiak.

Badatoz San Praixku jaiak 16

Kaixo denoi!

Urtero bezala gazteok hasi gara herriko jaiak antolatzen. Eskuz esku lan egiteko prest eta gogo handiz! Aurten ere eta guztion artean egindako jaiak izan daitezen, herritar guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera, zein iritzi eta proposamenak ematera. Ongi etorriak izango zarete!

Pauso txikiak emanez, festa giroaren aitzakian herria batzea bultzatu nahi dugu eta horretarako beharrezkoa da programa anitz bat osatzea. Elkarrekin gozatzeko!

Beraz, ekainaren 29an 20:00etan frontoi txikian elkartuko gara.

Herriak eginiko jaiak, herriarenak direnez…

Gora San Praixkuak!

Gora Agiña ta Agiñatarrak!

Agiñako gaztiak!