Usurbilgo jaietako Umeen Eguneko ginkanari begirako deialdiak

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 27a, 05:05

Ekainaren 24an itxi zuten uztailaren 1ean ospatuko den Usurbilgo jaietako Umeen Eguneko ginkanan parte hartzeko izen ematea, antolakuntza lanak bideratzen ari diren gurasoak. Ekimen honi begira kontuan izan beharreko ohar gehiagoren berri eman dute orain, mezu honetan:

2016ko Santixabeletako Umeen Eguneko ginkanaz

Ginkanan parte hartuko duten taldeak egin ondoren eta kolore berdintsuak aukeratu dituztenez taldeek, antolatzaileek taldeei kolore berriak jarri dizkiete. Ondoren dituzue talde bakoitzeko partaideek eraman behar dituzten kamiseta koloreak: LH1A (Urdina), LH1B (Oria), LH2A (Arrosa), LH2B (Berde argia), LH2D (Urdin argia), LH3A (Zuria), LH3B (Zuri-urdina), LH4A (Urdin iluna), LH4B (Beltza), LH5A (Morea), LH5B (Berde iluna), LH5D (Gorria), LH6A (Laranja), LH6B (Grixa), LH6D (Beltza).

Beste alde batetik, ginkanan laguntzeko izena eman zuten DBHko ikasleak, ginkana egunean goizeko 9:30etan frontoira gerturatzeko eskaera egiten dizuegu. Ginkana hasi baino lehen antolatzaileekin bilera bat egiteko asmoarekin.

Haurren Eguneko antolakuntza