Ekainak 28 ditu gaur, LGTB+ Kolektiboaren eta Sexu Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna dugu astearte hau. Gaur arratsaldeko 18:00etan hasita Usurbilgo Udalean egingo den osoko bilkuran, egun honi lotutako aniztasun eta identitate sexualen aldeko Adierazpena aurkeztu eta bozkatuko dute udal ordezkariek. Eguneko gai zerrendan bestalde, jada hiru astez greba mugagabean diren Ingemarreko langileen egoera ere hizpide izango dute. Udal gobernu taldeak mozioa aurkeztuko du, eztabaidatu eta bozkatua izan dadin.
Mozioaren zirriborroa, ekainaren 17an aurkeztu zien Xabier Arregi alkateak egun osoz lantegi atarian biltzen diren langileei. Haien ekarpenak jasotzen aritu ziren, babesa eta elkartasuna adierazteaz gain. Mozioaren bidez, langileen alde egin eta irtenbide bat bilatzeko Udalaren esku dagoen guztia egiteko prestutasuna adieraziko da.
Honez gain, gaiok ere ahotan hartuko dituzte udal ordezkariek:
Osoko bilkura
Eguna: ekainak 28, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko maiatzaren 23tik ekainaren 17ra (2016/0484-2016/0602).
2-"Harrera Taldea" elkarte asistentzialari lokal baten lagapena egitea.
3-Mozioa: Mandela Arauak.
4-Mozioa: Aniztasun eta identitate sexualen aldeko Adierazpena.
5-Mozioa: Usurbilgo Ingemarreko langileak greban.
6-Galdera-eskaerak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.