Abiatzear diren jaietan ere Irazu kaleko bi kultur guneak zabalik izango dira; bai Sutegi, baita Potxoenea ere. Eta bi guneetan, usurbildarrak eta usurbildarren sortze lanak ardatz izango dituen erakusketa bana.
J. Artzeren unibertsoa
Udalerritik nahiz kanpotik, herriko festetara datozenek, plaza ingurura gerturatzean osteratxo bat egin dezatela Potxoeneko goiko solairura. Ekainaren 3az geroztik, eta Santixabelak amaitu arte, Joxean Artzeren unibertsoan murgiltzeko parada eskainiko digu “Ikimilikiliklik, J.Artzeren unibertsoa” erakusketak. “Instalazio honen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia egiteko proposamena egitea da. Soinua eta irudiaren bitartez, bere memorian gordeko duen esperientzia”.
“Ikimilikiliklik” erakusketa
Ordutegia:
-Goizez, astelehenetik igandera: 12:00-14:00.
-Arratsaldez, asteazkenetik larunbatera: 18:00-20:00.
Tokia: Potxoeneko goiko solairua.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Zirriborro tailerrekoen erakusketa
Ekainaren erdialdean Artzabalgo pintura ikastarokoen margolanak eta Eguneko Zentroko kideen eskulanak izan ziren ikusgai Sutegin. Urtean zehar eginiko lanketa plazaratuko duten hurrengoak, Zirriborro tailerrekoak ditugu. Haiek ere pintura eta eskulan bilduma ikusgai jarriko dute labore taldekoenekin batera, ekainaren 30etik uztailaren 3ra kultur etxeko aretoan. Eta erakusketa osatzen joango da: jaietan ospatuko den Pintura Lehiaketako marrazkiak ere, txapelketa pasata, Sutegiko aretoan jarriko dituzte eta.
Epea: ekainaren 30etik uztailaren 3ra.
Ordutegia: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.
Kirol inklusioaz marraztera
Kilometroak urtean sakon landu zen inklusibitatearen gaia. Ekimen bat antolatu edo egitasmo bat gauzatzean, denongan pentsatu eta denontzako izateko oraindik egiteke asko dagoela agerian geratu zen. Eta honenbestez, Gattunk urtean abiaturiko lanak segida izan beharko duela, jendarte inklusibo baten kide izan nahi badugu behintzat. Jaiok berriz ere inklusibitatearen aldeko ekimenentzako tartea egongo da. Kirol inklusioari loturiko bi ekimen antolatu dituzte. Aurreko igandean ospatu zen pala jaialdia. Eta ostegunean ospatuko den 14. Pintura Lehiaketa. “Kirola denontzat”, gai hauxe hautatu da. Txapelketa, haur eta gaztetxoek gaia nola bizi duten ikusi eta hausnartzeko aukera aparta izango da, sortuko dituzten marrazkien bidez.
Eguna: ekainak 30, osteguna.
Ordua: 10:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Nori zuzendua: 2-16 urte.
Sari banaketa: ekainaren 30ean 13:00ean Usurbilgo frontoian.
Sariak: pintura materiala eta diploma txapeldunentzat. Parte hartzeagatik detailetxoa.
Sari kopurua: 11 sari guztira. Sari bat 2-4 urte artekoen artean; 5-13 urte artekoentzat urteko sari bana, eta beste sari bat 14-16 urte artekoentzat.
Oharrak:
-Lehiaketarako materiala bertan utziko da. “Hala ere, komeni da orriaren azpialdean jartzeko euskarriren bat ekartzea (karpetaren bat edo liburua…). Nahi izanez gero, margotzeko materiala etxetik ekar daiteke”.
-Epaimahaiak ikusten badu aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez dutela, sariak eman gabe gera litezke.
-Haurren marrazkiak frontoian jarriko dituzte ikusgai txapelketa amaitu artean. Gero, Sutegiko erakustaretora eramango dituzte.