Azken urteotan festak girotzen lehenak izan dira. Baita aurten ere. Ostegunean herria esnarazten goiztiarrenak izango ditugu. Garai bateko usadioei segida emanez, oilasko biltzera irtengo dira hainbat herritar. Hitzordua goizeko 06:00etarako dago finkatua txosnagunean. Gosari legea egin eta etxez etxeko birari ekingo diote. Goizean zehar non dauden jakin nahi baduzue, belarriak ondo ireki eta jaurtiko dituzten suziriei adi egon. Eta hurbildu festara.
Eguerdi parterako Kaxkoan espero ditugu. Bazkaritarako bilduko dira txosnetan eta jolaserako tartea hartuko dute arratsaldean:
Ekainak 30, osteguna
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.