Aldaketak eman dira Usurbilgo Lanbide Eskolako zuzendaritzan. Gaur prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, datorren ikasturtean Isidro Zaldua izango da zuzendari kargua beteko duena. Uztailaren 1etik aurrera, Patxi Vaquerizoren ardurak bere gain hartuko ditu Zalduak.
Usurbilgo Lanbide Eskolan hamabost urtez zuzendari bezala aritu da Patxi Vaquerizo.