Anje Duhalde eta Niko Etxart, Usurbilgo jaietako musika eskaintza zabalean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 29a, 12:45

Kontzertu eskaintza zabala aurtengo jaietan. Batzuk oholtza gainean, besteak, iaz hain arrakastatsuak suertatu ziren emanaldi ibiltariak. Etxeko taldeen aldeko apustua egingo da aurten ere. Baina aurpegi ezagunak datoz baita. Bi izen propio izango dituzte datozen festek; Anje Duhalde eta Niko Etxart datoz Usurbila. Adi antolatu diren kontzertu edo musika emanaldi guztioi:

Ekainak 30, osteguna

23:00 Txosnagunean herriko taldeak: Arto2xar eta Zaparra.

Uztailak 1, ostirala

Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga.

23:00 Kontzertua frontoian: Anje Duhalde bere taldearekin eta Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin.

02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean Kristo eta Eromeria.

Uztailak 2, larunbata

18:30 Erromeria txosnetan: Oskar eta Aitziber Estanga.

22:30 Kontzertua frontoian: Kezka+Hesian.

02:30 Las Tea Party Dj´s txosnetan.

Uztailak 3, igandea

07:00 Eonian! Elektrotxaranga.

17:00 Burrunba elektrotxaranga.

Azken trakaren ostean, Rukula+Erokomeri erromeria txosnetan.