Gaurtik ikusgai Sutegin, Zirriborro tailerrekoen eta Labore taldekoen lanak

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 30a, 08:30

Jaietan ere Sutegi eta Potxoenea zabalik izango ditugu. Bi kultur guneok herritar sortzaileen erakusleiho izango ditugu igandera arte. Urtean zehar eginiko lanketa plazaratuko dute Zirriborro tailerrekoek. Pintura eta eskulan bilduma ikusgai jarriko dute labore taldekoenekin batera, ekainaren 30etik uztailaren 3ra kultur etxeko aretoan. Eta erakusketa osatzen joango da: ostegun honetan ospatuko den 14. Pintura Lehiaketako marrazkiak ere, txapelketa pasata, Sutegiko aretoan jarriko dituzte eta.

Epea: ekainaren 30etik uztailaren 3ra.

Ordutegia: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.

J. Artzeren unibertsoa Potxoenean

Udalerritik nahiz kanpotik, herriko festetara datozenek, plaza ingurura gerturatzean osteratxo bat egin dezatela Potxoeneko goiko solairura. Ekainaren 3az geroztik, eta Santixabelak amaitu arte, Joxean Artzeren unibertsoan murgiltzeko parada eskainiko digu “Ikimilikiliklik, J.Artzeren unibertsoa” erakusketak. “Instalazio honen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia egiteko proposamena egitea da. Soinua eta irudiaren bitartez, bere memorian gordeko duen esperientzia”.

“Ikimilikiliklik” erakusketa

Ordutegia:

-Goizez, astelehenetik igandera: 12:00-14:00.

-Arratsaldez, asteazkenetik larunbatera: 18:00-20:00.

Tokia: Potxoeneko goiko solairua.

Sarrera: doan.

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usurbilgo Udala.

Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.