Kilometroak urtean sakon landu zen inklusibitatearen gaia. Ekimen bat antolatu edo egitasmo bat gauzatzean, denongan pentsatu eta denontzako izateko oraindik egiteke asko dagoela agerian geratu zen. Eta honenbestez, Gattunk urtean abiaturiko lanak segida izan beharko duela, jendarte inklusibo baten kide izan nahi badugu behintzat. Jaiok berriz ere inklusibitatearen aldeko ekimenentzako tartea egongo da. Kirol inklusioari loturiko bi ekimen antolatu dituzte; aurreko igandean ospatu zen pala jaialdia eta ostegun goiz honetan ospatuko den 14. Pintura Lehiaketa. “Kirola denontzat”, gai hauxe hautatu da. Txapelketa, haur eta gaztetxoek gaia nola bizi duten ikusi eta hausnartzeko aukera aparta izango da, sortuko dituzten marrazkien bidez.
14. Pintura Lehiaketa
Eguna: ekainak 30, osteguna.
Ordua: 10:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Nori zuzendua: 2-16 urte.
Sari banaketa: ekainaren 30ean 13:00ean Usurbilgo frontoian.
Sariak: pintura materiala eta diploma txapeldunentzat. Parte hartzeagatik detailetxoa.
Sari kopurua: 11 sari guztira. Sari bat 2-4 urte artekoen artean; 5-13 urte artekoentzat urteko sari bana, eta beste sari bat 14-16 urte artekoentzat.
Oharrak:
-Lehiaketarako materiala bertan utziko da. “Hala ere, komeni da orriaren azpialdean jartzeko euskarriren bat ekartzea (karpetaren bat edo liburua…). Nahi izanez gero, margotzeko materiala etxetik ekar daiteke”.
-Epaimahaiak ikusten badu aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez dutela, sariak eman gabe gera litezke.
-Haurren marrazkiak frontoian jarriko dituzte ikusgai txapelketa amaitu artean. Gero, Sutegiko erakustaretora eramango dituzte.