Kalejiran irten eta herrira jai giroa ekarriko digute oilasko biltzaileek

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 30a, 08:00

Azken urteotan festak girotzen lehenak izan dira. Baita aurten ere. Gaur herria esnarazten goiztiarrenak izan ditugu, honez gero etxez etxeko bira betean dira oilasko biltzaileak. Goizean zehar non dauden jakin nahi baduzue, belarriak ondo ireki eta jaurtiko dituzten suziriei adi egon. Eta hurbildu festara.

Eguerdi parterako Kaxkoan espero ditugu. Bazkaritarako bilduko dira txosnetan eta jolaserako tartea hartuko dute arratsaldean:

Ekainak 30, osteguna

06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera.

10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa. Oharra: materiala bertan banatuko da.

13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.

14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.

Ondoren, oilasko biltzaileen jolasak.

18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.

19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera udaletxetik, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

20:00 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia frontoian.

23:00 Txosnagunean herriko taldeak: Arto2xar eta Zaparra.