Zaindari dantzaria izango dugu jaiotan

Noaua Aldizkaria 2016ko ekainaren 30a

Ondo baino hobeto gordetako sekretua aireratu berri da. Zintzilikatu dute lau egunez, abiatzear diren jaietan zaindari lanak egingo dizkigun maskota. Maskota dantzaria aurtengoan, egileak berak, Jokin Eizagirre usurbildarrak aurreratu zigunez; animalia dantzaria, behi dantzaria. Jaiak hasteko ohorea izango duen Orbeldi Dantza Taldetik festak dantza batean bizitzeko gonbita egina digute. Maskotak ere bat egin du deialdiarekin. Ikusi zer nolako itxura duen: