Inoiz baino biziago dago, ingurumen eta herritarron osasuna arriskuan jar dezakeen erraustegiaren inguruko kezka eta haserrea. Jaietan ere isla nabarmena izango du. Lehen aldarriak dagoeneko kalean dira; Sutegiko horman eta txosna guneko oholtzan, erraustegiaren aurkako ondoko pankarta bana zintzilikatu dute, "zuen errautsetan itoko zarete, errausketarik ez!" diote. Bestalde, frontoi sarreran, udazkenean erraustegiari buruz egingo den galdeketa iragartzen du zintzilik dagoen beste pankarta batek.
Eta frontoiko ezkerreko horman, urte luzez kutsadura arazo bat baino gehiago eta herritarren artean kexa eta ezinegona eragin duen Ucin enpresaren aurkako honako pintada egin dute: "Ucinek hiltzen gattu".
Udako kanta
Entzun eta ikusi, albiste honi atxikia doakizuen bideoa. Youtuben argitaratu dute duela egun gutxi; "Lxs niñxs de la incineradora" izeneko taldeak, abestia ezagun bat bertsionatuz sortu duen erraustegiaren aurkako kanta. Udako abesti bihurtu nahi dute, Euskal Herri luze zabalean ospatuko diren jaietan.
Erraustegiaren aurkako ekimenak jaietan
Ekainak 30, osteguna
18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik abiatuta. Antolatzailea: txosnagunea.
Uztailak 1, ostirala
16:30-20:00 Kamiseten salmenta postua plazan. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
Uztailak 2, larunbata
11:00-13:30 Kamiseten salmenta postua udaletxe aurreko plazan. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
13:00 Herritarren agerraldi jendetsua udaletxe aurreko plazan: iraila amaieran erraustegiari buruz egingo den herri galdeketa antolatzeko lekukoa hartzea. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
Uztailak 3, igandea
11:00-13:00 Kamiseten salmenta postua plazan. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
11:00-14:00 Taloen salmenta postua Sutegi aurrean. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.