Sortzaileen herria dugu Usurbil. Eta badirudi datozen belaunaldietan ere sormenaren soka ez dela etengo. Ikusi bestela, haur eta gaztetxo mordoa bildu du ostegun goiz honetan frontoiaren bueltan ospatzen ari diren 14. Pintura Lehiaketak. Bakoitzak lasai marrazteko bere txokoa hautatu du. "Kirola denontzat" hortxe marrazketarako antolatzaileek proposatu dieten gaia. Kirol inklusioaz marrazten dabiltza. Interesgarria izango da, bururatzen zaiena paperean nola islatzen duten ikustea. Aztertzekoa bide batez, kirol inklusioaz zer dioten Usurbilgo haur eta gaztetxoek.
Epaimahaiak ez zuen sariketarako marrazkiak hautatzeko lan erraza. Segidan sarituen zerrenda. Marrazkiak berriz, Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen erakusketan ikus ditzakezue. Sutegin zabaldu berri dute.
Zirriborro tailerrekoen eta labore taldekoen erakusketa
Epea: ekainaren 30etik uztailaren 3ra.
Ordutegia: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.
Sarituak
4 urtekoen artean: Ashley Garcia.
5 urtekoen artean: Malen Astiazaran.
6 urtekoen artean: Nora Huizi.
7 urtekoen artean: Annie Tollan Diaz.
8 urtekoen artean: Nadeth Sanchez.
9 urtekoen artean: Lur Etxebarria Camino.
10 urtekoen artean: Judit Alvarez.
11 urtekoen artean: Alazne Santiago.
12 urtekoen artean: Amaia Labaien Rodriguez.
13 urtekoen artean: Onditz Pagola.
14-16 urte artekoetan: Aimar De Moura.