Oilasko biltzaile belaunaldi berria, festetarako gogotsu

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 30a, 15:59

Jendetsua aurten ere oilasko biltzaileen irteera. Taldea indartzen eta berritzen doa urtez urte. Eta garrantzitsuena, garai bateko ohiturak ez du etenik, bizi asko segitzen du. Goizaldean txosnetatik Aginaga aldera abiatu den taldea Kaxkora itzuli denean, haiekin egin ditugu kalejirako azken metroak. Azaldu digutenez, eskuzabal portatu omen dira herritarrak, goiz osoan zehar etxez etxe egin duten biran. Giro beroa izan dute.

Aipatu moduan eguerdi partean heldu dira Kaxkora, jaietan murgiltzeko gogotsu. Trikitilariek girotu duten bira dantza batean osatu dute. Eta amaitu berriz txosnetan prestatu dieten bazkari baten bueltan. Aurretik, Bordatxo ondoko errotondan urteroko talde argazkia atera dute, biribilgunea inguratu eta dantza saio bikaina egin ostean.

Azken urteotan bezala, oilasko biltzaileek ekarri digute jai giroa herrira. Has daitezela festak!