Txiken festa handia ospatuko da, jaietako bigarren egunean. Adi goizean zehar egingo den ginkanako ohar hauei.
Ginkanarako oharrak
Ostiralean ospatuko den Umeen Eguneko ginkanarako izen ematea ekainaren 24an itxi zuten antolatzaileek. Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartuko dute, gaur goiz osoan zehar ospatuko den ekimenean. Adi, parte hartzaileok eraman beharko duzuen kamisetaren koloreari. “Ginkanan parte hartuko duten taldeak egin ondoren eta kolore berdintsuak aukeratu dituztenez taldeek, antolatzaileek taldeei kolore berriak jarri dizkiete. Ondoren dituzue talde bakoitzeko partaideek eraman behar dituzten kamiseta koloreak: LH1A (Urdina), LH1B (Oria), LH2A (Arrosa), LH2B (Berde argia), LH2D (Urdin argia), LH3A (Zuria), LH3B (Zuri-urdina), LH4A (Urdin iluna), LH4B (Beltza), LH5A (Morea), LH5B (Berde iluna), LH5D (Gorria), LH6A (Laranja), LH6B (Grixa), LH6D (Beltza)”, ohartarazi dute.
Laguntzen arituko direnei zuzenduriko bigarren oharra. “Ginkanan laguntzeko izena eman zuten DBHko ikasleei, ginkana egunean goizeko 9:30etan frontoira gerturatzeko eskaera egiten dizuegu. Ginkana hasi baino lehen antolatzaileekin bilera bat egiteko asmoarekin”, gaineratu dute.
Uztailak 1, ostirala
10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
10:00-13:30 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
10:30-12:30 Ginkana Oiardo Kiroldegian, Artzabalen, frontoian eta Udarregi Ikastolan.
11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
13:00 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetatik abiatuta.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak ekarrita.
14:00 Gazte bazkaria txosnetan.
Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga.
14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.
15:00-17:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
16:00 Ur bataioa Kiroldegian.
16:30 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
17:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean.
18:00 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
19:00 Helduen danborrada.
23:00 Kontzertua frontoian: Anje Duhalde bere taldearekin eta Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin.
00:30 Helduen danborrada.
01:00 Kontzertuarekin jarraitzea.
02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean Kristo eta Eromeria.