Haurren Eguneko ereserkia dantzatuz hasi dute, eta martxan da honenbestez, arratsalde partera arte luzatuko den Haurren Eguna. Ekintza mordoa prestatu dizkiete antolatzaileek etxeko txikienei. Tartean, ginkana dibertigarria.
Uztailak 1, ostirala
10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
10:00-13:30 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
10:30-12:30 Ginkana Oiardo Kiroldegian, Artzabalen, frontoian eta Udarregi Ikastolan.
11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
13:00 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetatik abiatuta.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak ekarrita.
14:00 Gazte bazkaria txosnetan.
Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga.
14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.
15:00-17:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
16:00 Ur bataioa Kiroldegian.
16:30 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
17:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean.
18:00 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
19:00 Helduen danborrada.
23:00 Kontzertua frontoian: Anje Duhalde bere taldearekin eta Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin.
00:30 Helduen danborrada.
01:00 Kontzertuarekin jarraitzea.
02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean Kristo eta Eromeria.