Gaztetxoak, jaietako jaun eta jabe

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 1a, 13:01

Jolas parke erraldoia dugu orduotan Usurbilgo jaietan. Haurrak non, jai giroa han Umeen Egun honetan. Puzgarriak eta jauzika aritzeko jolastokiak egokitu dituzte Askatasuna eta Dema plazan. Artzabalen auto txikietan ibiltzeko aukera dago. Herrian zehar txutxu trenean ere osteratxoa egin dezakezue, haize fresko bila bazabiltzate. Halere, zalantzarik gabe, jende gehien mugitzen ari dena, goiz partean ospatu den ginkana dugu.  300 bat gaztetxo bildu ditu, denetariko talde jolasez hornituriko zirkuituan. Antolakuntzan ere guraso talde zabala aritu da lanean, baita bolondres gisara laguntzen aritu den Udarregi Ikastolako DBHko ikasle talde dezentekoa ere. Irudiotan bildu dugu, Haurren Eguneko goiz partea: