Ez zaie egokitu iazko giro sargoririk, baina iaz bezala ez dute parrandarako gogorik falta. Goizeko zirimiria dela eta, Askatasuna plazako bolatokia hautatu dute Gazte Eguneko antolatzaileek, haurrenaz gain eurena ere baden ostiral honetako bazkaria ospatzeko. Parrandak bazkalostean segi du, Motxaila Band Elektrotxarangakoekin batera egiten ari diren kalejiran.