Urriaren 2an erraustegiari buruzko herri galdeketa ospatuko da Usurbilen eta Zubietan. Dakizuenez, Espainiako Gobernuak Usurbilgo Udalari galdeketa antolatzea debekatu ostean, Erraustegia Erabakia herri plataformak eginiko azken batzarrean herritarrek galdeketarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Jaiotan, galdeketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko salmenta postua jarriko dute. Ostiral arratsalde honetan Aitzaga ondoan dituzue Erraustegia Erabakia herri plataformakoak kamisetak saltzen. 6 eurotan eskura ditzakezue, herri galdeketaren eguna eta lekua iragartzen duen kolore txuriko jantziok. Irudi bera duten, galdeketaren eguna eta lekuaren berri ematen duten globoak ere banatzen ari dira.
Asteburu osoan aurkituko dituzue kalean. Igandean gainera taloak saltzen ere arituko dira. Eta larunbat eguerdirako agerraldia deitu dute udaletxe aurrean. Herritarrei bertaratzeko deia egiten diete:
Erraustegiaren aurkako ekimenak jaietan
Uztailak 1, ostirala
16:30-20:00 Kamiseten salmenta postua plazan. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
Uztailak 2, larunbata
11:00-13:30 Kamiseten salmenta postua udaletxe aurreko plazan. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
13:00 Herritarren agerraldi jendetsua udaletxe aurreko plazan: iraila amaieran erraustegiari buruz egingo den herri galdeketa antolatzeko lekukoa hartzea. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
Uztailak 3, igandea
11:00-13:00 Kamiseten salmenta postua plazan. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
11:00-14:00 Taloen salmenta postua Sutegi aurrean. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.