Danbor hotsek hartu dituzte herri erdiguneko kaleak ostiral arratsaldean. Urtero moduan, Santixabel Egunaren bezpera honetan irteten dira danborrak astintzera. Gauerdi txarangakoen laguntzaz, Kaxkoari itzulia eman diote. Ostiral arratsaldekoa zuten lehen saioa, baina ez azkena. Gauerdia pasata, 00:30ak aldera plazara itzuliko dira berriz, bigarren eta azken emanaldia eskaintzeko.