NOAUA!kideek parte hartu dute, soka dantzan

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 2a, 15:04

Eguraldiak baldintzatuta, udaletxe aurrean aurreikusia zegoen soka-dantza frontoian ospatu behar izan dute udal ordezkariek eta haiekin batera, urtero dantzara gonbidatzen duten herri eragile edo taldea. Oraingoan, 20 urte bete berri dituen NOAUA! Kultur Elkarteak izan du Santixabel Eguneko ibilbide luzea duen ekitaldi honetan parte hartzeko ohorea. Hainbat NOAUA!kide aritu dira fin asko dantzan. Ikusi bestela albiste honi atxikitako bideoa.