Txartelak salgai jarri zituztenean antzeman zen, jendetza bilduko zuela aurtengo zikiro-janak. Eskuragarri izan eta gutxira agortzen hasi ziren tabernetan. Eta aurreikuspenak bete edo gainditu dira. Askatasuna plazako aterpean ez zen gehiagorentzat lekurik, ehunka lagun bildu dira larunbat honetan ospatzen ari diren zikiro janean. Urtetik urtera hazten doaz zikiro zaletuak Usurbilen. Kuxkuxtu txaranga ari da girotzen, kantu-jirari segida ematen ari zaion bazkaria. Kantuan eta dantza giro ederrean ari dira igarotzen Santixabel Eguneko bazkalostea.