Senide eta gizon-emakumeen artekoa, jaietako herri kirol lehia

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 2a, 21:59

Aizkora eta trontza lehia biziaz gozatzeko aukera izan dugu larunbat arratsalde honetan plazan. Lehia bizia eta berezia, binakako txapelketa honetako lehiakideak ikusita. Gizon eta emakume banaz osatutako bi talde lehiatu dira. Leire Astiazaran zizurkildarra batetik, Amaia Gartzia beratarra bestetik. Eta haiekin, aurrez aurre, bi usurbildar; Esnal aita semeak. Juan Esnal Gartziarekin batera, Haritz Esnal eta Astiazaranen aurka. Azken emaitza, berdinketa; garaipen bana bi taldeontzat.

Emaitzak

Aizkoran

1-Leire Astiazaran eta Haritz Esnal: 12 minutu eta 34 segundu.

2-Amaia Gartzia eta Juan Esnal: 12 minutu eta 43 segundu.

Trontzan

1-Amaia Gartzia eta Juan Esnal: 2 minutu eta 9 segundu.

2-Leire Astiazaran eta Haritz Esnal: 2 minutu eta 58 segundu.

Idi dema

Herri kirol txapelketa honen ostean egin da idi-dema. Aurtengoan ez da protesta ekintzarik izan. Baina jendartean izan da berriz ere animaliok jarduera honetan jasotzen duten tratua auzitan jarri duenik.

Gipuzkoako harri jasotzaile eta aizkora txapelketa igandean

Igande eguerdiko 12:00etan, Gipuzkoako bi txapelketa ospatuko dira:

-Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Txapelketa:

Aizkolariak: Julen Alberdi Zinkunegi, Aratz Mugerza Mendizabal, Jesus Mari Mujika Elola, Eneko Otaño Aizpurua, Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga eta Xabier Zaldua Alberdi.

Egin beharreko lana: 4 enbor 54 ontzako; 2 enbor 60 ontzako.

-Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotzaile Txapelketa.

Harrijasotzaileak: Iñigo Eizagirre Ascaray “Eiza”, Aimar Irigoien Jauregi, Hodei Iruretagoiena Uria “Izeta IV”, Mikel Lopetegi Gereka “Urra”, Xabier Peñagarikano Ibargoyen “Erreuzta”.

Egin beharreko lana: 3 minutuko lana harri bakoitzarekin; 125 kiloko zilindro berria; 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.