Jaietan ere, presoak gogoan

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 3a, 17:31

Jaietan ere herrian falta direnak gogoan izan dituzte. Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xabier Aranburu presoen eskubideen aldeko ekitaldia ospatu zen atzo, Olanoeneko plazan. Modu berezian, aginagarra oroitu zuten. Espetxeratua izan zenetik 25 urte beteko ditu abuztuan Aranburuk. Gaur egun, 2017ko martxorako du irteera data.