Xabier Santxo, Usurbilgo Pilota Txapelketako garaileetako bat

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 3a, 21:03

Udaberri honetan zehar jokatu den Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak ospatu dira jaietako azken igande honetan. Segidan dituzue nagusien lehen eta bigarren mailan binaka jokatu diren neurketen emaitzak. Txapeldunetako bat, usurbildarra dugu; Xabier Santxo.

Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak

Nagusiak 2.maila

Errasti-Aranguren (Agiña) 18-22 Loitegi-Odriozola (Urnieta)

Nagusiak 1.maila

Santxo-Elola (Usurbil-Lasarte) 22-9 Mikel-Altuna (Gasteiz-Berrobi)

Zozketa

Pagazpe Pilota Elkarteak eginiko zozketako zenbaki sarituak segidan. Sarituak zozketa egin den une berean agertu dira argazkirako. Irudiak, segidan dituzue.

-Urdaiazpikoa: 10.789.

-2 lagunentzako otordua Patri jatetxean: 10.901.