Erraldoi eta buruhandien topaketa ikusgarria izan dugu gaurkoan. Erraldoiak jira eta buelta dantzan, eta kalejiran. Eta ohi baino buruhandi gehiago, haurren gozamenerako. Etxekoez gain, Trapagaran, Añorga, Mutriku eta Zizurkilgo konpartsak izan ditugu bisitan. Erakustaldi bikaina eskaini digute.