Jaien agurrerako, bertso saioa

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 3a, 22:21

Larunbat afalostetik igande afalaurrera aldatu dute aurten, jaietako bertso saioa. Unai Mendizabal, Unai Agirre, Oihana Iguaran eta Eli Pagola aritu dira bertsotan, Inazio Usarralde aginagarraren gidaritzapean. Albiste honi atxikitako bideoan ikusi eta entzun dezakezue, bertso saioa nola hasi den. Jaien amaierako traka aurreko azken ekitaldia izan dugu.