Jaien amaierako ekitaldiak, festok iraun duten artean nabarmendu diren bi mugimendu batu zituen; festak dantza batean bizitzera gonbidatu ziguten Orbeldi Taldekoena batetik. Dantzari talde bikaina dugu herrian. Emanaldi ederra eskaini zuten azken trakan ere. Eta haiei, ekitaldi amaieran batu zitzaien erraustegiaren aurkako herri mugimendua. Jaietan zehar ekimen ezberdinak burutu ostean, amaieran ere plaza hartu zuen erraustegiaren aurkako aldarriak. Erraustegia Erabakia herri plataformakoek pankarta batekin gogorarazi ziguten, herri honek duen hurrengo erronka handia; iraila amaieran erraustegiaz egingo den herri galdeketa. Usurbildar eta zubietarrek erraustegia nahi duten edo ez erabakitzeko aukera izango dute irailaren 30etik urriaren 2ra.
Adio maskotari
Aurreko urteen ildotik, traka burrunbatsua izan zen atzokoa. Maskota ere jaien erdigunean kokatu zuena. Jaietako zaindariak ere bere historia duela kontatu ziguten plazan, dantzarien laguntzaz. Albiste honi atxikitako bideoan entzun dezakezue istorio honen zati bat. Sutan desegin zen.