Gaztelekuak ekintzaz betea, udako agenda

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 5a, 09:35

Hurrengo hamabostaldirako irteerak antolatu ditu DBHko ikasturte ezberdinetako ikasleekin, Gasteizko Gamarrara, Irungo Kars-etara, Donostiako irlara, Hernaniko igerilekura... Hurrengo hamabostaldirako agenda betea dute.

Gaztelekukoak, elkartrukean

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko “Instant1ean Europara!” izeneko ekimenean parte hartzen ari da Usurbilgo Gaztelekua. “Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, herritartasun digitala nazioarteko mailan landu nahi da, beste herrialde bateko gazteekin batera”. Testuinguru honetan, Usurbilgo Gaztelekuko bost kideek eta Gipuzkoako beste bi Gaztelekuetako 15-17 urte arteko 10 kideek, Wiesbadengo 15-17 urte arteko beste 15 gazterekin batera bi egonaldietan parte hartuko dute. Lehen egonaldia azken aste honetan egin dute. Irudian, Donostiara egin zuten irteera. Uztailaren 18tik 24ra Wiesbadenera joango dira.

Europar programetara gerturatzea; gazteei beste kultura batzuk ezagutu eta errespetatzeko aukera emango dien esperientzia batean parte hartzeko aukera ematea; teknologia berrien aurrean gazteek ikuspegi kritikoa izatea; eta beste herrialdeetako gazteekin komunikatzeko gaitasunak garatzea. Horiexek, proiektu honen helburu nagusiak.

Gaztelekukoen agenda

Uztailak 7, osteguna

9:45 Gasteizko Gamarrara irteera Gaztelekutik DBH3koentzat. Itzulera, 20:15etan.

Uztailak 8, ostirala

15:00 Irteera Hernaniko igerilekura DBH1 taldekoekin. Itzulera 20:15etan.

Uztailak 9, larunbata

10:00 Irungo Kars-etara irteera DBH2koekin. Itzulera 18:00tan.

Uztailak 14, osteguna

11:00 Donostiako hondartzara, Kayak DBH2koekin. Itzulera: 18:15tan.

Uztailak 15, ostirala

14:45 Donostiako Irlara irteera DBH1ekoekin. Itzulera: 20:15ean.

Uztailak 21, osteguna

11:00 Irungo Kars-etara irteera DBH1-ekoekin. Itzulera: 14:00tan.

Uztailak 11,18 (astelehenak): Gaztelekua Zabalik ohiko ordutegian.

Informazio gehiagorako:

Gaztelekua

gaztelekua@usurbil.eus

943 371 050

Antolatzailea: Gaztelekua.