Gaur joan dira Peñaloscintosera, Ziortzako kanpaldiko lehen txandakoak

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 5a, 09:32

Martxan dira udako aisialdi ekimen guztiak. Udajolas Usurbilen, txokoak Aginagan eta Zubietan, eta gaurtik baita Ziortzako kanpaldia ere. Lehen txandakoak astearte honetan abiatzekoak ziren Peñaloscintos (Errioxa) aldera. Uztailaren 19ra arte egongo dira bertan. Egun horretan hartuko dute lekukoa, hilaren 29ra arte gongo diren bigarren txandakoek. Azken taldea egon ostean, abuztu hasierarako desmuntaketa lanetarako hitzordua finkatua du Ziortza Gazte Elkarteak. "Desmuntaketa eguna abuztuak 7an dugu! Oraindik izena eman ez baduzu, gogoratu ziortzage@gmail.com bidez egin dezakezula. Eskerrik asko!", ohartarazi dute gazte elkartetik.

Ondoko irudian, astearte honetan lehen bisitari taldea hartuko duen kanpaldia muntatzen aritutako taldea ekaineko azken asteburuan.

Irudia: Ziortza.