Gipuzkoa Zutikek, herrietarako jauzia eman du

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 6a, 11:30

Erraustegiaren eta eliteen aurkako eta bizitzaren aldeko mugimenduak maiatzaren 29an Donostiako Gipuzkoa plazan abiatu zuen mugimendua, orain herrialde osora hedatzen doa. Urrutirago joan gabe, Usurbil, Lasarte, Hernani, Urnieta, Andoain eta Astigarragako 100 lagun baino gehiago bildu ziren atzo Hernanin, Buruntzaldea Zutikek eginiko asanbladan. "Ez dago behetik gora eraikitzen ari garen hau geratuko duenik", berri eman dute sare sozialen bidez. Astearteroko dinamikari eutsi nahi dio bailara mailarako mugimenduak. Aste batean asanblada egin asmo dute, eta hurrengoan ekintza bat. Asanblada gainera, herriz herri lekuz aldatuko da. Hurrengoa, uztailaren 19koa Usurbilen egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Uztailak 6, asteazkena

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorraren ekintza zuzenen lantaldearen bilera. 18:00etan, Bulebarrean.

Uztailak 7, osteguna

TOLOSA: Tolosa Zutiken asanblada. 18:30etan Triangulo Plazan.

AZPEITI: Azpeiti Zutiken asanblada. 19:00etan plazan.

Uztailak 8, ostirala

AZKOITIA: Azkoitia Zutiken batzarra plazan.

Uztailak 12, asteartea

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorra. Bi lantalde bilduko dira 19:00etan Bulebarrean: diru iturrien lantaldea eta iraleko asteburua prestatzeko lantaldea.

ORERETA: Orereta Zutiken asanblada. 19:00etan Zumardian.

Uztailak 13, asteazkena

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorraren ekintza zuzenen lantaldearen bilera. 18:00etan, Bulebarrean.

Uztailak 19, asteartea

AZKOITIA. Azkoitia Zutikeko kideari epaiketa azkarra egingo diote, desobedientzia egotzita.

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorraren sistematizazio lantaldearen bilera. 17:00etan Easo Plazan.

USURBIL: Buruntzaldea Zutiken asanblada. 19:00etan.

ORERETA: Orereta Zutiken asanblada, 19:00etan Zumardian.

Uztailak 20, asteazkena

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorraren ekintza zuzenen lantaldearen bilera. 18:00etan, Bulebarrean.

Uztailak 28, osteguna

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorra. 18:00etan Bulebarrean ekintza kolektiboa egiteko, eta 19:00etan Bulebarrean asanblada egiteko. Gai ordena: Komunikazioa, ekintza zuzenak, diru iturriak, sistematizazioa.

Abuztuak 25, osteguna

DONOSTIA: Gipuzkoa Zutik orokorraren asanblada. 19:00etan, Bulebarrean. Gai ordena: Iraileko asteburu-pasa antolatzea.

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik