Artzeren unibertsoa, Washingtongo Smithsonian Folklife jaialdian

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 6a, 09:43

Egunotan Washingtonen (AEB) ospatzen ari diren Smithsonian Folklife jaialdian, Euskal Herria dugu herri gonbidatua. Besteak beste, bertako kultura ezagutzen ari dira Ameriketako Estatu Batuetako hiriburu honetan. Usurbildarrentzat tarterik ere bada bertan; igandera arte Potxoenean ikusgai izan genuen, “Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa” erakusketa ere jaialdi honen baitan ikusgai izan baita asteburuan, Toolbox Art Galleryn hain zuzen. Honatx Morgancrea ekoiztetxeak sare sozialen bidez zabaldu duen irudietako bat. Argazki bilduma, esteka honetan ikus dezakezue: https://www.facebook.com/morgancreativos/

Artzeren unibertsoa

"JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, “Txoria txori”, “Gure Bazterrak” edo “Zaude lasai” abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. “Ikimilikiliklik · ja artzeren unibertsoa” ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika-eta soinu-mundubatean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin".