Usurbildarrak, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak gaur sarituko dituenen artean

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 7a, 05:51

2015-16 denboraldiko sariak banatuko ditu Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan, 19:00etan Donostiako Anoetako Kirol Etxean, Atano III aretoan hasiko den ekitaldian. Iaz bezala, usurbildarrak izango ditugu sarituen artean:

2015-16 denboraldiko sariak

Jokalari nagusia: Bera Bera taldeko kide Esther Arrojeria.

Jokalari jubenila: Usurbil K.E.-ko kide Estitxu Berasategi.

Maila igoeragatik, senior taldeak plaka bat jasoko du.

2014-15 denboraldiko sariak

Goleatzaile onenaren saria: Ane Encina Alvarez Usurbil K.E.-ko jubenil nesken taldeko jokalaria.

Kiroltasun saria: kadete nesken ordezkari Mikel Alzaga eta Joxelu Zabala.