Alitruta bakarlariarekin, Laboaren Uztaila zikloa abian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 7a, 10:30

"Badator berriz ere Laboaren UzTaIla, uzta ederra oraingoan ere!", iragarri digute Usurbilgo Gaztetxetik. Aurten ere, uztaileko ostegun iluntzeetan musika emanaldiak antolatu dituzte Mikel Laboa plazan. Ekitaldi zikloa ostegun honetan hasiko da. "Ostegun honetan Ortomotor, Alitruta bakarlariaren proiektu berria. Irudi eta sintetizadoreez lagundurik bere olerkiak modu bitxi batez errezitaturik entzuteko aukera paregabea!" izango dugu antolatzaileen esanetan. Hitzordua, uztailaren 7an, gaueko 22:00etan Mikel Laboa plazan.

Eta adi, hasi berri dugun uztaila honetarako iragarri duten lehen ekitaldia izango baita gaurkoa. "Hilabete honetan ostegunero musika uzta edukiko dugu, ez ahaztu!", ohartarazi dute Usurbilgo Gaztetxetik.