Sagarrondotik Sagardora zikloko larunbateko saioa, uztailaren 23ra arte atzeratua

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 7a, 07:55

Larunbat honetan, urte hasieran abiaturiko Sagarrondotik Sagardora zikloaren baitan, uztailaren 9an egitekoa zuten “Zuhaitzen udako txertaketa” saioa, uztailaren 23ra atzeratu dute. Bi aste barru egingo da beraz Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ekitaldia, 09:00-13:00 artean Potxoenean. Josu Osak bideratuko duen hitzordurako izena eman edo informazio gehiago jasotzeko bideok dituzue:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Azken saioa

Aldaketarik ez bada, neguan hasitako zikloa irailaren 10ean amaituko da. "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak" izeneko saioarekin. Aitor Etxeandiak eta Egoitz Zapiainek bideratuko dute ekitaldia Potxoenean, irailaren 10ean esan bezala, 09:00-13:00 artean. Aurrez eman beharko da izena, aipatu bideetatik.

Irudia: sagardoarenlurraldea.com