IV. Orioko Kanpina bandera jokatuko da larunbat arratsaldean 18:30etan, errioko uretan. Emakumezkoen estropaden lehiako proba erabakigarria izango da; Euskotren Ligarako sailkapen proba izango baita uztailaren 9koa. Lau talderentzako lekua dago liga honetan. Dagoeneko talde bat sailkatua dago; San Juan, iazko irabazleak izan baitziren. Eta beste hiru postuak eskuratzeko 7 talde lehiatuko dira Orion; Arraun Laguna, Cabo, Getaria-Zarautz, Hernani, Hibaika, Hondarribia eta etxekoak, oriotarrak.
Arraunlarien artean, nola ez, Usurbilgo ordezkaritza izango dugu; dagoeneko Euskotren Ligan lehiatzeko postua eskuratu duen San Juan taldeko kide Sarai Lizaso batetik. Eta aipatu txapelketa honetarako sailkatzeko borrokatuko den Getaria-Zarautz taldeko kide Nagore Arruti.
Sailkapen proba, larunbat arratsaldeko 18:30etan jokatuko da Orion, errioko uretan. Herriko plaza parean hasi eta bukatuko dira estropadak. Emakumezkoen Euskotren Ligako jardunaldiaz gain, TKE-ko saioa jokatuko da baita. Eta astebete barru, KAE 1 ligako lehia ospatuko da.
Emakumezkoen ligako proben egutegia
Uztailak 9: IV. Orioko Kanpina Bandera.
Uztailak 10: V. Eusko Label Bandera (Donostian).
Uztailak 16: Bilboko Bandera.
Uztailak 17: Getxoko VIII. Ikurriña.
Uztailak 30: Gipuzkoako Foru Aldundiko Bandera (Pasaian).
Uztailak 31: Euskotren V. Bandera (Zumaian).
Abuztuak 13: Zarauzko VIII. Ikurriña.
Abuztuak 14: Zarauzko VIII. Ikurriña.
Usurbildar gehiago gizonezkoen ligan
Iaz bezala, Alex Udabe Hondarribia taldean lehiatzen dabil. Momentuz, denboraldiko sailkapen orokorreko buruan da dira. Orion aldiz, Deban bizi arren, sortzez usurbildarra den Jon Agirrezabala. Iñaki Errasti aginagarra ere Orioko arraunlaria izandakoa dugu. Denboraldi honetan ordea prestatzaile gisa dabil lanean, Orioko bigarren senior mutilen taldean, Joxean Olaskoaga "Aizperro"rekin batera.
Gizonezkoen ligako sailkapen orokorra
1-Hondarribia.
2-Urdaibai.
3-Kaiku.
4-Pasai Donibane.
5-Astillero.
6-Cabo.
7-Orio Babyauto.
8-Zierbena.
9-Tiran.
10-Portugalete.
11-Sanpedrotarra.
12-Zumaia.