Emakumezkoen ligan asteburuan ospatu diren estropadak erabakigarriak izan dira; sailkapen probak baitziren. 8 talde ziren lehian, eta Euskotren Ligan parte hartzeko 4 postu baino ez zeuden. Tartean bi usurbildar. Batetik iazko txapeldunak, Sarai Lizaso eta San Juan taldea. Postua ziurtatua zuten liga honetan. Halere EuskoTren ligarako berdin berdin sailkatuko ziren, asteburuko emaitzak kontutan hartzen baditugu behintzat. Larunbateko IV. Orioko Kanpina Bandera eta igandeko Donostiako V. Eusko Label Bandera irabazi baitzituzten. Gutxigatik baina txapelketatik at geratu dira Nagore Arruti eta Getaria-Zarautz taldea, bosgarren postuan sailkatu baitzen Orion larunbatean jokaturiko banderan eta seigarren igandeko Donostiako jardunaldian.
Alex Udabe ere sailkapen buruan
Emakumezkoetan sailkapen buruan usurbildar bat dugu San Juan Taldean. Eta gizonezkoetan Alex Udabe lehen postuan baita, Hondarribia taldearekin. Laugarren garaipena erdietsi zuten igandean Donostian; V. Eusko Label Bandera. Gogoan izan bestalde, Iñaki Errastik arraun munduan segitzen duela, baina ez arraunlari gisa. Denboraldi honetan prestatzaile gisa dabil lanean, Orioko bigarren senior mutilen taldean, Joxean Olaskoaga "Aizperro"rekin batera.
Emakumezkoen liga
1-San Juan.
2-Hibaika.
3-Orio.
4-Cabo.
Gizonezkoen liga
1-Hondarribia: 57.
2-Urdaibai: 54.
3-Kaiku: 47.
4-San Juan: 39.
5-Orio: 37.
6-Astillero: 32.
7-Tiran Pereira: 31.
8-Cabo: 28.
9-Zierbena: 27.
10-Sanpedrotarra: 15.
11-Portugalete: 14.
12-Zumaia: 8.