Usurbildar mendizaleek Aizkorri eta Arantzazu bidea osatu dute

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 12a, 10:19

Ondoko irudian, igandean Otzaurte, Aizkorri eta Arantzazu bidea osatu zuen mendizale taldea duzue. Andatza M.K.T.-k uztailaren 10ean antolaturiko irteera honek, jaien ostean urtero lotu izan duten Pirinioetako asteburu pasa ordezkatu dute aurten. Pirinioetako 3 eguneko txangoa, irailaren 9tik 11ra egingo da aurten. Gogoan izan, udaberrian bideratu zuten izen ematea. Plazak beteta daude jada, antolatzaileek ohartarazi dutenez. Izena emana dutenak irailaren 9tik 11ra Ordesara joango dira, “Monte Perdido eta Tozal de Mallo egiteko asmoz. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Brieten ostatua hartuko dugu”.

Hurrengo irteerak

-Irailak 9-11: 3 eguneko irteera Ordesara:

Lehen eguna: Pradera-Góriz.

Bigarren eguna: Góriz-Monte Perdido-Faja Pelay-Pradera.

Hirugarren eguna: Pradera-Tozal de Mallo.

-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Hortzaize.

-Azaroak 5: Toloño.

-Azaroak 24-26: Mendi Astea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info