Erraustegiari buruzko herri galdeketa diruz laguntzeko deia

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 12a, 12:38

Iraila amaieran erraustegia nahi duten edo ez galdetuko zaie aginagar, usurbildar eta zubietarrei. Espainiako Gobernuak Usurbilgo Udalari antolatzea debekatu ostean, Erraustegia Erabakia bilgunean batutako herritarrek hartu dute galdeketa antolatzeko lekukoa. Aurreko ostiralean egin zuten lehen batzarra eta jada lehen erabakiak hartu zituzten. Ostegun honetarako finkatu dute hurrengo bilkura, 18:30etan Potxoenean. Eta egun gutxi barru, bi hilabete barru ospatuko den herri-galdeketari buruzko argibide gehiago eskainiko dituzte agerraldi bidez.

Diruz laguntzeko aukera

Herri galdeketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko laguntza biltzeko ekimen desberdinak abiatu ditu Erraustegia Erabakia herri plataformak. Batetik badakizue, jaietan kamisetak salgai izan zituzten 6 eurotan. Eskuratu ez baduzue etorri NOAUA!ko egoitzara. 6 euroren truke eskura ditzakezue kamisetok, uztailaren 19ra arte. Neurriotakoak dituzue aukeran:

Haurrak: 5-6  eta 7-8.

Neskak:  S-M, L-XL eta XXL.

Mutilak: M  eta  L.

Kamisetez gain, kontu zenbaki bat ere ireki dute Laboral Kutxan, nahi duenak diru ekarpenak egin ditzan. Honatx zenbakia:

ES 36- 3035 0140 37 1400030079.