Udako etenaldian dira herriko kirol taldeak, baina ez denbora askorako. Abuztuan jada lanera itzuliko dira talde bat baino gehiago. Tartean Usurbil Kirol Elkarteko senior eskubaloi taldeak. Denboraldia ofizialki hasi aurretik, Euskal Kopako lehian murgilduko dira, abuztu amaieratik aurrera. Euskal Eskubaloi Federazioak jada ezagutzera eman du usurbildarrak partaide izango dituen txapelketa honetako egutegia. Usurbil K.E.-k helarazi digu:
Egutegia
Senior neskak
-Parte hartzaileak: Ohorezko Mailan diren Bera Bera eta Zuazo, eta Ohorezko Zilarrezko Mailan diren Zarautz, Kukullaga, Errotabarri, Muskiz, Eharialdea, Usurbil eta San Adrian.
-Lehen kanporaketa: abuztuaren 28tik irailaren 4ko astean. Usurbil Errotabarrirekin lehiatuko da Ermuan.
-Bigarren kanporaketa: irailaren 5etik 11ra. Errotabarriren aurkako partida irabaziko balu, Muskiz edo Kukullagaren aurka jokatuko dute usurbildarrek.
-Finala: aurreko kanporaketak irabazten badituzte, finalerako sailkatuko dira usurbildarrak. 2017ko urtarrilaren 7 eta 8an jokatu daiteke, beti ere kirol taldeek ahal badute. Bigarren kanporaketako bi garaileak, Ohorezko Mailako bi taldeen, Bera Bera eta Zuazoren aurka lehiatuko dira.
Senior mutilak (1. nazional mailako taldea)
-Parte hartzaileak: Egia, Usurbil, Elgoibar, Ereintza, Eibar, Bidasoa, Trapagaran, Gure Auzune, Barakaldo, Romo eta Askartza.
-Lehen kanporaketak: irailaren 18a baino lehen jokatuko dira. Usurbildarrek Egiaren aurka jokatuko dute Donostian.
-Bigarren kanporaketak: 2017ko urtarrilaren 7 edo 8an jokatu daitezke. Lehen kanporaketetako neurketetan garaile suertatu diren 5 taldeek parte hartuko dute, Zilarrezko Mailan lehiatzen ari diren Zarautz eta Tolosa, eta Asobal ligako Bidasoakoekin batera. Usurbilek lehen kanporaketa irabaziko balu, Eibar edo Bidasoa B izango du aurkaria.
-Finalerdiak: 2017ko apirilaren 17a baino lehen jokatuko dira. Aurreko fasean sailkatutako lau taldeen artean jokatuko dira.
-Finala: maiatza baino lehen ez, finalerdietan sailkatutako bi taldeen artean.