Estatuko Enplegu Zerbitzuak ezagutzera emandako datuen arabera, 313 langabetu erregistratu zituzten Usurbilen maiatzean. 6 lagun gutxiago, 307 ekainean. Gizonezko langabetu kopuruan eman da beherakada nabarmena; 152tik 143ra murriztu da. Aldiz, emakumezkoena igo egin da, 161etik 164ra. Kontratazioan ere alde nabaria dago; 261 gizonezko kontratatu zituzten ekainean, aldiz 177 emakumezko. Hitz gutxitan, emakumezko langabetu gehiago dago eta emakumezko gutxiago kontratatzen segitzen da, datuon arabera.
Oro har, sinatzen diren kontratu ia denak aldi baterako izaten segitzen dute. Ekainean erregistraturiko 438 kontratutik 416 izan ziren aldi baterako.
Langabezia datuetara itzulita, Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du langabetu kopuruak; bailaran, 4.143 lagunetik 3.984 langabetura. Gipuzkoan, 40.332tik 39.075ra.
2016ko ekaina
Usurbil: 307. Buruntzaldea: 3.984. Gipuzkoa: 39.075.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 143.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 66.
45 urtetik gora: 71.
Emakumezkoak: 164.
25 urtetik behera: 14.
25-44 urte artean: 80.
45 urtetik gora: 70.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 11.
Industria: 40.
Eraikuntza: 31.
Zerbitzuak: 201.
Aurretik lanik gabe: 24.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 891.
Astigarraga: 279.
Hernani: 1.117.
Lasarte-Oria: 1.115.
Urnieta: 275.
Usurbil: 307.
Guztira: 3.984.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 39.075.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 438.
Aldi baterakoak: 416.
Zerbitzuen sektorean: 302.
Sexuaren arabera: 261 lan kontratu gizonezkoenak, 177 emakumezkoenak.