Bolondresak beharko dira, erraustegiari buruzko herri galdeketan laguntzeko

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 13a, 12:23

Interesdunei, Erraustegia Erabakia herri plataformak, ostegun honetarako 18:30etan Potxoenean deitu duten batzarrera agertzeko deia egin diete. Bestela, email bat bidali erraustegiaerabakia@gmail.com helbidera. "Laguntza emateko non egongo zareten prest esan besterik ez duzue egin behar. Asko eskertuko dugu zuen laguntza!", adierazi dute herri plataformatik.

Herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da galdeketa aurreko antolaketa lanak bideratzeko, baita galdeketa egunekoak ere. Tartean, informatikariena. "Irailetik aurrera herri galdeketaren lan dinamikan buru belarri sartuko gara eta guztia ondo joateko herritarren partehartzea ezinbestekoa izango da. Aurre lanetarako edota galdeketa egunetarako bolondresak behar dira. Herri galdeketan baliabide informatikoak erabiliko dira eta horretarako ere laguntza beharko da, informatikan trebatutako pertsonen laguntza hain zuzen", ohartarazi dute Erraustegia Erabakia herri plataformatik.

Diruz laguntzeko deia

Herri galdeketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko laguntza biltzeko ekimen desberdinak abiatu ditu Erraustegia Erabakia herri plataformak. Batetik badakizue, jaietan kamisetak salgai izan zituzten 6 eurotan. Eskuratu ez baduzue etorri NOAUA!ko egoitzara. 6 euroren truke eskura ditzakezue kamisetok, uztailaren 19ra arte. Neurriotakoak dituzue aukeran:

Haurrak: 5-6  eta 7-8.

Neskak:  S-M, L-XL eta XXL.

Mutilak: M  eta  L.

Uztailaren 23tik 31ra ospatuko diren Zubietako Herri Jaietan ere erraustegiaren aurkako materiala saltzeko mahaia jarriko du Zubieta Lantzenek. Egunotan:

-Uztailak 23: 19:30-20:30.

-Uztailak 24: 19:30-20:30.

-Uztailak 30: 12:00-13:00.

-Uztailak 31: 12:00-13:00.

Kamisetez gain, kontu zenbaki bat ere ireki dute Laboral Kutxan, nahi duenak diru ekarpenak egin ditzan. Honatx zenbakia:

ES 36- 3035 0140 37 1400030079.

Galdeketa

Egunak: irailak 30, urriak 1 eta 2.

Tokia: Aginaga, Usurbil, Zubieta.

Galdetuko dena: "Erraustegia egitea nahi al duzu?".

Nori zuzendua: 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahalko dute.

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia herri plataforma.

Galdeketa iragartzeko agerraldian irakurritako adierazpena

Erraustegia Erabakia sarean

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki