Abuztuaren 4tik 31ra ospatuko den Donostiako 44. Musika Hamabostaldiaren baitako kontzertuetako bat, Usurbilen izango da abuztuaren 7an 20:00etan Salbatore Elizan. Gipuzkoako elizetan barrena egingo den organo kontzertu ziklo baten baitan antolatu da hitzordu hau. Esteban Landarten kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. "Hiru konposagile handiren hiru lan handi interpretatuko dira Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organo interesgarrian. Reger, Alain eta Reubkeren lanak eskainiko ditu", iragarri dute antolatzaileek. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Musika Hamabostaldiak antolaturiko kontzertua Fundación Lartundok babestu eta Usurbilgo Udalak lagundu du. Ziklo honi buruzko informazio eta egitaraua helbide honetan jaso dezakezue. Kontzertuetako sarrerak ere salgai dituzue: quincenamusical.eus