Datozen egunotako irteerekin borobilduko dute Gaztelekuan, uda parterako antolatu duten ekintza eskaintza zabala. Donostiara edota Irunera doaz DBH 1 eta 2 taldekoekin.
Elkartrukean Alemaniara
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko “Instant1ean Europara!” izeneko ekimenean parte hartzen ari da Usurbilgo Gaztelekua. “Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz, herritartasun digitala nazioarteko mailan landu nahi da, beste herrialde bateko gazteekin batera”. Testuinguru honetan, Usurbilgo Gaztelekuko bost kideek eta Gipuzkoako beste bi Gaztelekuetako 15-17 urte arteko 10 kideek, Wiesbadengo (Alemania) 15-17 urte arteko beste 15 gazterekin batera bi egonaldietan parte hartuko dute. Lehen egonaldia ekaina amaieran egin zuten. Irudian, Donostiara egin zuten irteera. Uztailaren 18tik 24ra Wiesbadenera joango dira.
Europar programetara gerturatzea; gazteei beste kultura batzuk ezagutu eta errespetatzeko aukera emango dien esperientzia batean parte hartzeko aukera ematea; teknologia berrien aurrean gazteek ikuspegi kritikoa izatea; eta beste herrialdeetako gazteekin komunikatzeko gaitasunak garatzea. Horiexek, proiektu honen helburu nagusiak.
Uztailak 14, osteguna
11:00 Donostiako hondartzara, Kayak DBH2koekin. Itzulera: 18:15tan.
Uztailak 15, ostirala
14:45 Donostiako Irlara irteera DBH1ekoekin. Itzulera: 20:15ean.
Uztailak 18, astelehena
Gaztelekua Zabalik ohiko ordutegian.
Uztailak 21, osteguna
11:00 Irungo Kars-etara irteera DBH1-ekoekin. Itzulera: 14:00tan.
Informazio gehiagorako:
Gaztelekua
943 371 050
Antolatzailea: Gaztelekua.