Ibilgailu klasikoen erdigunea Usurbil

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 16a, 11:57

Usurbil Motorklubak antolatuta, ibilgailu klasikoen topaketa eguna dugu gaur Usurbilen. Denetariko ibilgailuak, atzokoak, baina gaur arte ederki mantendu dituztenak ikusgai izan dira goizeko lehen orduan plazan. Gero lehen argazki rally "lasaian" parte hartzera irten dira. Eguerdirako bueltan izango dira berriz, Kaxkoan. 17:00etan banatuko dituzte rallyko sariak. Ekimen berri honez gain, aldaketa gehiago aurtengoan; autoekin batera, moto klasikoak ere ikusgai daude Mikel Laboa plazan.