Talentu berrien bila, datozen Zubietako jaietan

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 18a, 11:06

“Hoi denk hoi, habilidadia!” talentuen showa iragarri du Jai Batzordeak, uztailaren 23tik 31ra ospatuko diren Zubietako festen baitan. Parte hartzera animatzen dute. "Dantza, abestia, umorea, magia... Zein izango ote da zubietarron talentu ezkutua? Haur, gazte edo heldu; banaka edo taldeka... Utzi lotsak etxean eta etorri zubietarrak txunditzera!", luzatu dute gonbita Zubietako Jai Batzordetik. Zuen dohainak jendaurrean erakusteko aukera, uztailaren 24an, igande honetan izango duzue, arratsaldeko 17:30etan Zubietako plazan.

ZUBIETAKO HERRI JAIAK

Uztailak 23, larunbata: Mozorro Eguna

12:00 Jaien hasiera, txupinazo eta Zubietarron III. Argazki herrikoi erraldoiarekin. Ez ahaztu zure mozorroa!

Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.

14:00 Herri bazkaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.

Bazkalostean Bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.

18:00 Elektropatxaranga-ren laguntzarekin poteo herrikoia.

22:00 DJ Aros-en eskutik dantzaldia.

00:00 Tajon Prieto y Los Cuajolotes taldearen emanaldia.

Jarraian, DJ Aros-ekin dantzaldiaren jarraipena, zapata zolak urratu arte!

Uztailak 24, igandea: Jubilatuen Eguna

9:30 Meza
.

11:30 Herriko gaztetxoen eskutik, Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.

12:30 Emakumeen pala partida Errebote Plazan:

San Sebastian - Arrillaga

Otaegi - Erasun

14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.

17:30 “Hoi denk hoi, habilidadia!”, herritarron talentuen erakustaldia.

Ondoren, Buruhandiak.

19:30 Sardin eta piper jatea.

23:30 Bi Bala taldearen kontzertua.

Jarraitzeko, Laiotz erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 25, igandea: Santio Eguna

09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

10:30 Meza Nagusia.

Ondoren, hamaiketakoa eta soka dantza.

Arratsaldean zehar, Zubietako Herri Jaien 1963-2016 urte arteko egitarau erakustaldia Kaxkapen.

17:30 Toka txapelketa.

Jarraian, buruhandiak.

18:30 Patxi Ta Konpainia taldearekin dantzaldia.

Uztailak 27, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera trikitixa doinuekin alaituta.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

Ondoren, jolasen jarraipena.

Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.

19:30 Ur jolasak.

22:30 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Sagardo dastaketa, eta pintxoak txosnan. Parte hartuko duten sagardotegiak: Araeta, Aialde-Berri, Alorrenea, Iruin, Satxota, Saizar, Urdaira eta Kalonge.

16:00 Mus txapelketa (15:30tan izen ematea).

17:30 Herritarron arteko sukaldaritza proba.

00:00 Kontzertuak:

Lauroba eta Gozategi

Oihan Vega DJ-arekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna

09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

09:30 Meza.

11:00 Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jatea.

18:00 Gorritiren Showa.

Ondoren, buruhandiak.

23:30 Azken urteetako jaietako argazki erakustaldia, Errebote Plazan.

00:00 Herriko jaien amaiera Lekittoko Deabruen eskutik.

Amaitzeko, musika txosnan.

Oharrak:

-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Irudia: Zubietako Jai Batzordea.