Joseba B. Lenoir, Laboaren Uztaileko hurrengo gonbidatua

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 19a, 08:19

Mikel Laboaren omenez Usurbilgo Gaztetxeak antolaturiko zikloa erdibidera ailegatu da. Oraindik halere, beste bi hitzordu programatuak daude, datozen ostegunotarako. Joseba B. Lenoir eta Paxkal Irigoyen datoz Usurbila, uztailaren 21ean eta 28an hurrenez hurren.

Uztailak 21, osteguna

22:00 Joseba B. Lenoir bere bakarkako lanarekin. “Joseba Baleztena musikaria dago egitasmo honen atzean. Bera herriko mutila “Ameba. Sexty Sexers, Sumision City Blues. Johnny & Joseph, Oskar Benas y los Vampiros del Ritmo, etab” proiektuetan ibilia dugu. Willis Drummond, The Capaces, Petti etab.-eko zerrenda luzeko kolaborazioekin batera. Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo garatu ditu. Bere bakarkako ibilbidean, berriz, esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da. Betiere gitarra bidelagun duelarik, perkusioak, bateria, mandolina, banjoa eta definitu ezin diren tresna ugari gehitu dizkio. Informazio gehiago: josebablenoir.bandcamp.com

Uztailak 28, osteguna

22:00 Paxkal Irigoyen. “Dudarik gabe 2014an euskal eszenan entzun dugun proiekturik ederrenetarikoa da. Zezenaren Taldea edo Bilau taldearekin musika estilo ugari jotzen ditu. Oraingoan, Paxkalek proiektu pertsonalagoa eskaintzen du, post rock eta folk orkestralaren mugetan. 'Larrazken Orkestra'-k oholtza gainean lagundurik, biolontxelo, biolin, gitarra elektriko, esku soinu eta ahotsak elkarturik, zuzeneko tirabiratsu eta hunkigarria ematen du”.

Oharrak: kontzertu guztiak ostegun gauetako 22:00etan Mikel Laboa plazan, borondatearen truke.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxia.