Oraingoan, larunbat eguerdiz hasiko dituzten jaien hasiera ekitaldira mozorrotuta agertzeko gonbita luzatu du Zubietako Jai Batzordeak. "Hoi denk hoi, habilidadia!" talentuen erakustaldian parte hartzera animatzen dute baita, zabaldu duten mezu honen bidez:
Aupa zubietarrok!
Santio Jaiak ate joka ditugu eta urtero lez zuengana zuzentzen gara. Egitaraua dagoeneko eskuartean duzue eta ikus dezakezuenez, ekintza anitz, parte hartzaile eta ezberdinez beteriko festak datozkigu. Dakizuen bezala, zuen diru laguntza ezinbestekoa zaigu herriko festak aurrera ateratzeko eta horregatik, zuen laguntza eske gatozkizue.
Aurten herriko jaiei uztailaren 23ko eguerdiko 12:00tan emango diegu hasiera larunbata aprobetxatuz. Beraz, pilak ondo kargatu eta txupinazora mozorrotuta gerturatzera animatzen zaituztegu jaietako zapi morearekin. Txupinazoaren ondoren, aurten, herri bazkariaren baitan elkartuko gara herritarrok jaiak ederki hasteko.
Aurtengo berrikuntzen artean, aipagarrienak herritarron arteko sukaldaritza proba eta “Hoi denk hoi, habilidadia!” herritarron talentuen erakustaldia dira. Bietan ere zuen parte hartzea ezinbestekoa denez, izena ematera animatzen zaituztegu. Era berean, aurreko jaietako ekintza batzuk ere berreskuratu ditugu, toka txapelketa, mus txapelketa eta sagardo dastaketa, besteak beste.
Azkenik, nabarmentzekoa da Zubietako herri jaietako argazki eta egitarauen bildumak ikusgai izango ditugula festetan zehar. Gure oroitzapenak freskatzeko ariketa politak izango direlakoan, gonbidapena luzatua duzue erakustaldi hauez gozatzeko ere.
Besterik gabe, jaietan ikusiko garelakoan agurtzen gara.
Gora Santiyuak,
Zubietako Jai Batzordea.
ZUBIETAKO HERRI JAIAK
Uztailak 23, larunbata: Mozorro Eguna
12:00 Jaien hasiera, txupinazo eta Zubietarron III. Argazki herrikoi erraldoiarekin. Ez ahaztu zure mozorroa!
Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.
14:00 Herri bazkaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Bazkalostean Bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.
18:00 Elektropatxaranga-ren laguntzarekin poteo herrikoia.
22:00 DJ Aros-en eskutik dantzaldia.
00:00 Tajon Prieto y Los Cuajolotes taldearen emanaldia.
Jarraian, DJ Aros-ekin dantzaldiaren jarraipena, zapata zolak urratu arte!
Uztailak 24, igandea: Jubilatuen Eguna
9:30 Meza .
11:30 Herriko gaztetxoen eskutik, Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
12:30 Emakumeen pala partida Errebote Plazan:
San Sebastian - Arrillaga
Otaegi - Erasun
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
17:30 “Hoi denk hoi, habilidadia!”, herritarron talentuen erakustaldia.
Ondoren, Buruhandiak.
19:30 Sardin eta piper jatea.
23:30 Bi Bala taldearen kontzertua.
Jarraitzeko, Laiotz erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
Uztailak 25, igandea: Santio Eguna
09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka dantza.
Arratsaldean zehar, Zubietako Herri Jaien 1963-2016 urte arteko egitarau erakustaldia Kaxkapen.
17:30 Toka txapelketa.
Jarraian, buruhandiak.
18:30 Patxi Ta Konpainia taldearekin dantzaldia.
Uztailak 27, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera trikitixa doinuekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
Ondoren, jolasen jarraipena.
Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jolasak.
22:30 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.
Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Sagardo dastaketa, eta pintxoak txosnan. Parte hartuko duten sagardotegiak: Araeta, Aialde-Berri, Alorrenea, Iruin, Satxota, Saizar, Urdaira eta Kalonge.
16:00 Mus txapelketa (15:30tan izen ematea).
17:30 Herritarron arteko sukaldaritza proba.
00:00 Kontzertuak:
Lauroba eta Gozategi
Oihan Vega DJ-arekin goizaldera arte luzatuko da gaua.
Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
09:30 Meza.
11:00 Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:00 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
23:30 Azken urteetako jaietako argazki erakustaldia, Errebote Plazan.
00:00 Herriko jaien amaiera Lekittoko Deabruen eskutik.
Amaitzeko, musika txosnan.
Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.