Bi egun baino ez Zubieta jaietan murgiltzeko. Adi, Jai Batzordetik helarazi dituzten ohar hauei. Batetik, uztailaren 31n ospatuko den zikiro janerako txartelak salgai izango dituzue uztailaren 25era arte Alamandegi jatetxean. Helduenak 22 eurotan, haurrenak 14 eurotan. "Egunak errespetatu mesedez" eskatu dute antolatzaileek. Epe hau "pasa ondoren, txartel gutxi batzuk garestiago egongo dira", ohartarazi dute.
Ostegun hau da bestalde, igande honetan ospatuko den Jubilaren Eguneko bazkaritarako izen emateko azken eguna. Otordua Barazar jatetxean ospatuko da. Apuntatzeko, deitu 634 879 307 (Arantzazu) telefono zenbakira.
Bestalde, sukaldean iaioak izan edo zuen talentuak jendaurrean erakutsi nahi badituzue, honatx beste bi ekimen. Herritarren arteko sukaldaritza proba batetik. Uztailaren 30ean 17:30etan ospatuko da ekimena. Parte hartu nahi dutenek jaietan zehar txosnan eman dezatela izena. "Taldeka izena eman beharko da eta uztailaren 29an amaituko da epea. Azalpen guztiak izena ematerakoan jakingo dituzue", adierazi dute Jai Batzordetik.
Lehenago, igande honetan, uztailak 24, 17:30etan izango den “Hoi denk hoi, habilidadia!” herritarron talentu erakustaldirako, izena emateko aukera duzue Alamandegin edota Zubietako Jai Batzordearen helbide elektronikora idatziz: zubietakojaibatzordea@hotmail.com Izena emateko azken eguna uztailaren 23a izango da".
Azkenik, antolaketa lanetan lagundu nahi duenak ere izen emateko aukera du. "Bi modu daude zuen laguntza helarazteko: Alamandegin topatuko duzuen orrian izena emanez edota WhatsApp eta helbide elektronikoz igorri dugun galdetegia erantzunez".
ZUBIETAKO HERRI JAIAK
Uztailak 23, larunbata: Mozorro Eguna
12:00 Jaien hasiera, txupinazo eta Zubietarron III. Argazki herrikoi erraldoiarekin. Ez ahaztu zure mozorroa!
Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.
14:00 Herri bazkaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Bazkalostean Bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.
18:00 Elektropatxaranga-ren laguntzarekin poteo herrikoia.
22:00 DJ Aros-en eskutik dantzaldia.
00:00 Tajon Prieto y Los Cuajolotes taldearen emanaldia.
Jarraian, DJ Aros-ekin dantzaldiaren jarraipena, zapata zolak urratu arte!
Uztailak 24, igandea: Jubilatuen Eguna
9:30 Meza .
11:30 Herriko gaztetxoen eskutik, Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
12:30 Emakumeen pala partida Errebote Plazan:
San Sebastian - Arrillaga
Otaegi - Erasun
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
17:30 “Hoi denk hoi, habilidadia!”, herritarron talentuen erakustaldia.
Ondoren, Buruhandiak.
19:30 Sardin eta piper jatea.
23:30 Bi Bala taldearen kontzertua.
Jarraitzeko, Laiotz erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
Uztailak 25, igandea: Santio Eguna
09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
10:30 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka dantza.
Arratsaldean zehar, Zubietako Herri Jaien 1963-2016 urte arteko egitarau erakustaldia Kaxkapen.
17:30 Toka txapelketa.
Jarraian, buruhandiak.
18:30 Patxi Ta Konpainia taldearekin dantzaldia.
Uztailak 27, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera trikitixa doinuekin alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
Ondoren, jolasen jarraipena.
Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jolasak.
22:30 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.
Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Sagardo dastaketa, eta pintxoak txosnan. Parte hartuko duten sagardotegiak: Araeta, Aialde-Berri, Alorrenea, Iruin, Satxota, Saizar, Urdaira eta Kalonge.
16:00 Mus txapelketa (15:30tan izen ematea).
17:30 Herritarron arteko sukaldaritza proba.
00:00 Kontzertuak:
Lauroba eta Gozategi
Oihan Vega DJ-arekin goizaldera arte luzatuko da gaua.
Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
09:30 Meza.
11:00 Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan.
11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:00 Gorritiren Showa.
Ondoren, buruhandiak.
23:30 Azken urteetako jaietako argazki erakustaldia, Errebote Plazan.
00:00 Herriko jaien amaiera Lekittoko Deabruen eskutik.
Amaitzeko, musika txosnan.
Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.